XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Kendu zakidaz, mesedez, nire gaiñetik, Miru jauna.

Ai! Mindu egiten nozu....

Itxi egidazu egaz egiten....

- Ez. Zure eztenkadak....

- Zapaldu egiten nozu ta.

- Egin bear.

Zure eztenkadak....

- Zapaldu egiten nozu ta.

- Egin bear. Bestelan....

- Zer?
- Eztenkadea.

- Ez, ez, ez, Miru jauna.

Oker zagoz.

Lorarik lora joan nai dot nik.

Askatu nagizu, ba, mesedez, egaz egin dagidan, eztia egin dagidan, bizi naiten....

- Ez.

- Zergaitik baiña?
- Ondo dakizu zuk zergaitik.

- Geldi egon naz ni neure lekuan....

- Geldi? leku onean geldi zu, gaizto ori! - Ai!.

Miru olgetariaren erpapetan dago Erle.

Estu ta larri.

Ta, alakoren baten, larriaren larriak eraginda, bere ezten zorrotza atara, ta erpapetik sartu deutso Miruri.

Eta, jakiña, mindu egin da Miru, ta asarratu.

Eta il egin dau Erle, il pikukadaka, ta iruntsi.